
245. zk., 2024ko abenduaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 2 orri.)
- EPUB (118 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5809
EBAZPENA, 2024ko urriaren 21ekoa, Hezkuntza sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dirulaguntzak emateko dena, ikastetxe publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko plaza berrien azpiegitura-gastuak finantzatzeko, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Next Generation EU).
2024ko apirilaren 2an, EHAAn argitaratu ziren (1565. zk.) deialdiaren oinarriak arau honek erregulatuta: Agindua, martxoaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dirulaguntzak emateko dena, ikastetxe publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko plaza berrien azpiegitura-gastuak finantzatzeko, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Next Generation EU).
Eskaerak aztertu ondoren, behin-behineko ebazpenaren proposamena helarazi zitzaion Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariari, instruktore-organoak egindako analisian oinarrituta.
2024ko irailaren 11n, laguntza-deialdiaren behin-behineko ebazpena egin, eta alegazioak aurkezteko epea ireki zen. Behin epea amaituta, ez da alegaziorik aurkeztu, baina Errenteriako Udalak atzera egin du bere eskaeran.
Deialdiaren oinarriek ezartzen dutenez, laguntzak ematea edo ukatzea Hezkuntza sailburuordeak erabakiko du.
Horrenbestez, behin-behineko ebazpena eta aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2024ko martxoaren 19ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 21a.
Hezkuntza sailburuordea,
LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.
RSS