
245. zk., 2024ko abenduaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (122 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5806
AGINDUA, 2024ko abenduaren 4koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaietako kide batzuk kargutik kendu eta beste kide batzuk izendatzen dituena.
Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiak sortzeari buruzko irailaren 20ko 8/1987 Legearen 2.1.a) artikuluak xedatuta dauka Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiru epaimahai horietako bakoitzean, kideetako bat garai hartako Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako Sailari atxikitako letradua izango dela (gaur egun, sail hori Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila da).
Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaien jarduerari buruzko Erregelamendua onartzen duen irailaren 20ko 244/1988 Dekretuaren 3.1 artikulua bete beharrez, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako sailburuak –gaur egun Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak– izendatuko du 8/1987 Legearen 2.1.a) artikuluan aipatzen den nahitaezko desjabetzeetarako lurralde-epaimahai bakoitzeko letradua. Erregelamendu horretako 8. artikuluan ezartzen denez, letradu ordezkoak ere izendatu behar dira, letradu titularra ordezteko, gaixorik edo kanpoan balego edo arrazoi justifikaturen batengatik ezingo balu bere kargua bete aldi batez.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2024ko abuztuaren 2ko Aginduaren bidez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaietako kide letraduak izendatu ziren. Orain, Zerbitzu Juridiko Nagusiko kideen artean aldaketak egon direnez, eta antolaketako aldaketa batzuk ere egon direnez, epaimahaietako izendapenak eraginda geratu dira, eta eguneratu egin behar dira, kide anitzeko organo horiek behar bezala jardun dezaten,
Horiek horrela, aipatutako aginduetan xedatutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaietako letradu hauek eta beren ordezkoak kargutik kentzea, honako taula honetan azaltzen den bezala:
(Ikus .PDF)
2. artikulua.– Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaietako letradu hauek eta beren ordezkoak izendatzea, honako taula honetan azaltzen den bezala:
(Ikus .PDF)
3. artikulua.– Agindu hau jakinaraztea Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaien lehendakariei, Etxebizita eta Hiri Agenda Sailari eta kargutik kendu dituzten edo izendatu dituzten kideei, jakinaren gainean egon daitezen, dagozkion ondorioetarako.
4. artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebatzitakoaren berri emateko.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 4a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS