Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2024ko abenduaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5804

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 26koa, Kulturako sailburuordearena, Euskadiko Museo eta Bildumentzako 2024rako dirulaguntzen deialdia ebazten duena.

Jaurlaritzaren lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko uztailaren 3ko Aginduaren bidez (uztailaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 135. zk.), Euskadiko museo eta bildumei 2024rako dirulaguntzak emateko oinarriak ezarri eta deialdia egin zen.

2024ko azaroaren 6an, Kultura Ondarearen zuzendariak ebazpen-proposamena egin zuen, aipatutako aginduan ezarritako balorazio-irizpideak eta jasotako eta 2024ko urriaren 11n bildutako eskabideak baloratzeko eratutako balorazio-batzordeak egindako aktaren edukia kontuan hartuta.

Horregatik guztiagatik, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzak egindako ebazpen-proposamena ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatzen diren erakunde eskatzaileei bertan zehazten diren jarduera eta zenbatekoetarako dirulaguntzak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen den dirulaguntza ez onartzea, bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Proposatutako onuradunek deialdiaren oinarriak onartzen dituen Aginduan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esparruan oro har indarrean dauden gainerako baldintza guztiak ere.

Laugarrena.– Deialdi honetan diruz lagundutako jarduerak 2024. urtean hasi eta amaitu beharko dira, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko uztailaren 3ko Aginduaren 1.6 artikuluan xedatutakoaren arabera. Agindu horren bidez, Euskadiko museo eta bildumentzako 2024. urterako dirulaguntzen oinarriak onartu eta dirulaguntzetarako deialdia egin zen.

Bosgarrena.– Agindu horren kontura emandako dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira, prozedura honen arabera:

1.– Lehenengo ordainketa, emandako laguntzaren % 50ekoa, 18.a) artikuluan adierazitako epea igaro eta ukorik egin ez bada.

2.– Bigarrena, gainerako zenbatekoa, 2025ean egingo da, diruz lagundutako jarduera egin eta horren benetako kostua justifikatu ondoren, Aginduaren 20. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Emandako dirulaguntzen ordainketari, justifikazioari eta likidazioari dagokienez, Aginduaren 19., 20. eta 21. artikuluetan xedatutakoa beteko da, kontuan hartuta bertan adierazten den dokumentazioa diruz lagundutako jarduera amaitu eta hiru hilabeteko epean aurkeztu beharko dela. Nolanahi ere, justifikazioa aurkezteko azken eguna 2025eko martxoaren 31 izango da.

Seigarrena.– Ebazpen hau Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan argitaratzeko agintzea, interesdunei jakinaraz dakien.

Zazpigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluarekin bat etorriz, jende guztiak horren berri izan dezan.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 26a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala