Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2024ko abenduaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5803

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 6koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2024ko ekitaldian Kultura eta Sormen Industrien Berrikuntzarako Funtsetik KSI Berritzaile+ Programarako emandako dirulaguntzen zerrenda.

AURREKARIAK

1.– 2024ko abuztuaren 1ean argitaratu zen 150. EHAAn 2024ko uztailaren 23ko Agindua, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2024ko ekitaldian Kultura eta Sormen Industrien Berrikuntzarako Funtsetik KSI Berritzaile+ Programarako dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta horretarako deialdia egiten duena.

2.– Bat etorriz Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko uztailaren 23ko Aginduaren 14.2 artikuluarekin (agindu horren bidez, 2024ko ekitaldian Kultura eta Sormen Industrien Berrikuntzarako Funtsetik KSI Berritzaile+ Programarako dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta horretarako deialdia egiten da), ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie enpresa interesdunei. Jakinarazpen hori gorabehera, ebazpenen edukia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Dena den, lehenik egindako jakinarazpenarena hartuko da jakinarazpen-datatzat.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko uztailaren 23ko Aginduari dagozkion dirulaguntzen eta entitate onuradunen zerrenda (I. eranskina), baztertutako eskabideen zerrenda (II. eranskina) eta artxibatutako eskabideen zerrenda (III. eranskina).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, denek berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 6a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala