
245. zk., 2024ko abenduaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (150 KB - 4 orri.)
- EPUB (286 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5802
EBAZPENA, 2024ko abenduaren 4koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, zeinaren bidez onartu egiten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek aurkeztutako 2025. urterako tarifak auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko.
Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2024ko abenduaren 4an egindako bileran, erabaki bat hartu zuen, eta, jende guztia jakinaren gainean egoteko, erabaki horren xedapenak jaso dira hemen.
ERABAKIA
Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek eskariak aurkeztu dituzte Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2025. urterako tarifak berrikusteko.
Hiri barruan bidaiariak auto-taxiz garraiatzeko tarifek prezioak kontrolatzeko arautegia bete behar dute, «autonomia-erkidegoen eremuan baimendutako prezioen» modalitatean, hala ezarrita baitago Zerga-arloko eta jarduera ekonomikoa sustatzeko eta liberalizatzeko premiazko neurriei buruzko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Dekretuaren 16.4 artikuluan (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.).
Euskadiko Prezioen Batzordeak du prezioen kontrolaren inguruko eskumena, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuarekin bat etorriz (otsailaren 16ko EHAA,31. zk.) eta Baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedura ezartzen duen Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduari jarraituz (uztailaren 6ko EHAA, 128. zk.).
Aipatutako arauen helburua da nolabaiteko ekonomia-oreka lortzea, premiazkoa baita prezioak ezartzeko mekanismoak kontrolatzea, bizitzaren kostua aintzat hartuta.
2025. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedienteak aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira, eta uste da egokiturik daudela zerbitzua emateko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara.
Hori guztia kontuan hartuta, Euskadiko Prezioen Batzordeak erabaki hauek hartu ditu:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko udal hauek auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko aurkeztutako 2025. urterako tarifak onartzea, balio erantsiaren gaineko zerga barne dela:
1.– Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñatiko udalak, Debagoiena eskualdekoak:
(Ikus .PDF)
2.– Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluze-Placencia de las Armaseko udalak, Debabarrena eskualdekoak:
(Ikus .PDF)
3.– Hondarribia eta Irungo udalak, Bidasoa eskualdekoak:
(Ikus .PDF)
4.– Beasain, Idiazabal, Lazkao, Legorreta, Ordizia, Segura eta Zegamako udalak, Goierri eskualdekoak:
(Ikus .PDF)
5.– Legazpi eta Zumarragako udalak, Urola Garaia eskualdekoak:
(Ikus .PDF)
6.– Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalak, Urola Kosta eskualdekoak:
(Ikus .PDF)
7.– Azkoitia, Azpeitia, Beizama eta Zestoako udalak, Urola Erdia eskualdekoak:
(Ikus .PDF)
8.– Errenteria eta Pasaiako udalak, Oarsoaldea eskualdekoak:
(Ikus .PDF)
9.– Alegia, Villabona, Tolosa eta Zizurkilgo udalak, Tolosaldea eskualdekoak:
(Ikus .PDF)
10.– Barakaldoko Udala:
(Ikus .PDF)
11.– Getxoko Udala:
(Ikus .PDF)
12.– Bilboko Udala:
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Erabaki honek 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 4a.
Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,
JAKES AGIRREZABAL IRIBAR.
RSS