Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2024ko abenduaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5796

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 25ekoa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariarena, 2024ko ekitaldian emandako laguntzen zerrenda jakitera ematen duena, 2024ko ekitaldirako lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak arautzen eta iragartzen dituen Aginduak finkatutako esparruan.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2024ko ekainaren 27ko Aginduak arautu eta iragartzen ditu 2024ko ekitaldirako lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak (2024ko uztailaren 15eko EHAA).

Laguntzen espedienteak erabakitzeko Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2024ko azaroaren 14ko Ebazpena entitate interesdunei banan-banan jakinarazi eta gero eta lagundutako aginduaren 13. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jendaurrean jartzea 2024ko ekitaldirako lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak arautu eta iragartzen dituen Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2024ko ekainaren 27ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda, ebazpen honen eranskinean agertu bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 25a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

CLARA NAVAS ROMANO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala