Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2024ko abenduaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5792

AGINDUA, 2024ko abenduaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko zenbait kide izendatzen eta zenbait kide kargutik kentzen dituena.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 12. artikuluan, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan –dekretu horrek aipatu legea garatzen baitu–, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren funtzionamendu-arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren proposamenez, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren ordezkaria izan den pertsona hau Euskadiko Eskola Kontseiluko kide-kargutik kentzea.

– Ander Bargos Bouzas jauna, Iratxe Uriarte Eiguren andrearen ordezkoa.

2. artikulua.– Bere ordez, eta agintaldia amaitzeko geratzen den aldirako, pertsona hau Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren ordezkari gisa:

– Andima Prieto De Miguel jauna, Iratxe Uriarte Eiguren andrearen ordezkoa.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 3a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala