Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2024ko abenduaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
5783

462/2024 DEKRETUA, abenduaren 11koa, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria kargutik kentzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko abenduaren 11n egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aitor Nemesio Uriondo Usandizaga jauna Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendari kargutik kentzea, beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2024ko abenduaren 3tik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko abenduaren 11n.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala