Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2024ko abenduaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5762

441/2024 DEKRETUA, abenduaren 11koa, Kultura Ondarearen zuzendaria kargutik kentzeko dena.

Abuztuaren 29ko 215/2024 Dekretuaren bidez Urkiri Salaberria Gracia andrea Kultura Ondarearen zuzendari izendatu zen. Hala ere, pertsona hori titularra izan den organoa, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritza izatera igaro da Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 389/2024 Dekretuaren ondorioz. Hori dela eta, egoera berrira egokitzeko, beharrezkoa da Urkiri Salaberria Gracia andrea desagertutako kargutik kentzea eta, ondoren, egungo karguan izendatzea.

Horrela, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko abenduaren 11n egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Urkiri Salaberria Gracia andrea Kultura Ondarearen zuzendari kargutik kentzea, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean beste kargu bat beteko baitu, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2024ko abenduaren 3tik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko abenduaren 11n.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.


Azterketa dokumentala