
244. zk., 2024ko abenduaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5761
440/2024 DEKRETUA, abenduaren 11koa, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko abenduaren 11n egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Ana María López Asensio andrea Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendari izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2024ko abenduaren 4tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko abenduaren 11n.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS