
244. zk., 2024ko abenduaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5760
439/2024 DEKRETUA, abenduaren 11koa, Kultura Sustatzeko zuzendaria kargutik kentzeko dena.
Azaroaren 19ko 385/2024 Dekretuaren bidez Ana María López Asensio andrea Kultura Sustatzeko zuzendari izendatu zen. Hala ere, pertsona hori titularra izan den organoa, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritza izatera igaro da Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 389/2024 Dekretuaren ondorioz. Hori dela eta, egoera berrira egokitzeko, beharrezkoa da Ana María López Asensio andrea desagertutako kargutik kentzea eta, ondoren, egungo karguan izendatzea.
Horrela, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko abenduaren 11n egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Ana María López Asensio andrea Kultura Sustatzeko zuzendari kargutik kentzea, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean beste kargu bat beteko baitu, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2024ko abenduaren 3tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko abenduaren 11n.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS