
241. zk., 2024ko abenduaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
5705
IRAGARKIA, Azkoitiko udalerrian (Gipuzkoa) Basarte industrialdean dagoen izenik gabeko putzu bateko industria erabilerarako 58.400 m3/urteko ur aprobetxamendurako administrazio-emakidaren espedientea jendaurrean jartzeko dena.
Espedientearen kodea: A-G-2023-0020.
Eskatzailea: Rugui Squares & Special Profiles S.L.
Jardueraren kokapena: Azkoitia (Gipuzkoa).
Bilketa-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)):
X = 557.529; Y = 4.781.079
Eskatutako urteko bolumena: 58.400 m3/urtean.
Uraren erabilera: industria erabilera.
Obren deskribapena: urak izenik gabeko putzu batetik ateratzen dira 5.5 kW-ko urpeko ponpa baten bidez, eta 1.500 m3-ko edukiera duen hormigoizko andel batera eramaten dira altzairuzko hodi baten bidez, ondoren hozte-zirkuitu itxira bideratzeko.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, interesatuta dauden pertsonek alegazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzian, epe horren barruan. Agentzia horretan espedientea ikusgai egongo da, nahi duenak azter dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 14a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko irailaren 24koa).
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS