
241. zk., 2024ko abenduaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 2 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5704
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira zehapen-espediente batzuen gainean instrukziogileak eman dituen ebazpen-proposamenak, itsas arrantzaren arloan egindako arau-hausteei lotuta.
Ezinezkoa izan da ebazpen-proposamen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.
Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, 15 egun balioduneko epea dago espedientea aztertzeko Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), defentsarako egokitzat jotzen diren alegazio, agiri eta informazio guztiak aurkezteko, eta baliatu nahi diren frogak proposatzeko, hori guztia prozedura honen instrukziogilearen aurrean.
Eranskinean aipatutako pertsonak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 26a.
Instrukziogilea,
OSCAR AZKONA GARCIA.
RSS