
241. zk., 2024ko abenduaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
5703
IRAGARKIA, 2024ko azaroaren 27koa, Bizitza Beterako Laguntzen zuzendariarena, zuzentzeko errekerimenduak jakinarazten dituena.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. eta 42. artikuluetan ezarritako moduan ondoren zerrendatzen diren interesdunei jakinarazpena egiten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz testu beraren 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, administrazio-egintza horren berri ematen da, osorik argitaratzeak eskubide eta interes legitimoak urra ditzakeelakoan.
Halaber, honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie espedienteei lotuta egindako administrazio-egintzen eduki osoa eskuratu dezaketela Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpena egintzat joko da, legezko ondorio guztietarako, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik 10 egun baliodun igaro ondoren.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 27a.
Bizitza Beterako Laguntzen zuzendaria,
MARIAN OLABARRIETA IBARRONDO.
RSS