
241. zk., 2024ko abenduaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
5696
IRAGARKIA, 2024ko azaroaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariarena, laguntzak itzultzeko prozedura hasteko erabakia jakinarazteari buruzkoa (txanda-kontratuetarako laguntzen 2023ko deialdia).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariak laguntzak itzultzeko prozedura hasteko erabakia eman du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2022ko abenduaren 21eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen txanda-kontratuetarako laguntzen deialdiaren 14. artikuluan ezarritakoaren arabera (2022-12-30eko EHAA).
Ezinezkoa izan da itzultzen hasteko erabaki hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Enpresak 15 egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, zuzenbidearen arabera egoki dena aurkeztu eta alegatzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bitarteko erabilita. Era berean, ohartarazten da, horrela egin ezean prozedurari amaiera emango zaiola; horretarako ebazpena emango da, eta bertan, ez-betetzea egin dela erabakitzen bada, orain arte jasotako zenbatekoa itzultzeko betebeharra ezarri ahal izango da.
Horretarako, jakinarazten da itzultzeko prozedura hasteko erabakiaren testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako enpresa jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 26a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,
MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.
RSS