
241. zk., 2024ko abenduaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 3 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5695
EBAZPENA, 2024ko azaroaren 21ekoa, Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordearena, zeinen bidez ukatu eta ematen baitira Euskadin nekazaritzako elikagaien kooperatibismoa sustatzeko laguntzak (Kooperatu 2024 Programa). Laguntza horietarako deialdia 2024ko uztailaren 16ko Aginduaren bidez egin zen.
2024ko abuztuaren 20an, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2024ko uztailaren 16ko Aginduaren bidez egindako deialdiaren oinarriak argitaratu ziren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (161 zk.). Agindu horren bidez, Euskadin nekazaritzako elikagaien kooperatibismoa sustatzeko laguntzak ezartzen dira. Kooperatu 2024 programa.
Deialdi horren babesean, eta horretarako ezarritako epearen barruan, ebazpen honen eranskinean zerrendatutako laguntza-eskabidea aurkeztu da, baita harekin batera aurkeztutako dokumentazioa ere (espediente-zenbakia eranskin horretan dago jasota).
Eskaera aztertu ondoren, eta deialdi-aginduaren 12. oinarriko 3. puntuan aipatutako txostena egin ondoren elikagaien kalitate eta industriaren alorrean eskumena duen zuzendaritzako zerbitzu teknikoek, eta 13. oinarriko 1. puntuan ezarritako eskumena aplikatuz, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpen-proposamena egin zuen. Bertan, dirulaguntza ematea proposatzen duen erakunde eskatzailea eta dirulaguntzaren zenbatekoa adierazi ziren.
Behin betiko ebazpen-proposamena onartu ondoren, Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordeari dagokio deialdia ebaztea, ebazpen bakar baten bidez. Ebazpen horretan, eskatutako laguntzak eman edo ukatuko dira.
Horregatik guztiagatik, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eranskinean ageri diren pertsona edo erakundeei xede horretarako laguntza ematea, eranskinean bertan adierazitako zenbatekoetan.
Bigarrena.– Justifikazioari buruzko dokumentazioa aurkeztu ondoren ordainduko da laguntza, 2024ko uztailaren 16ko Aginduaren 15. oinarrian aurreikusitakoaren arabera.
Gainera, epe hauek hartuko dira kontuan:
– Integrazio/bat-egite/elkartze prozesuaren ondoriozko erakundeek 2025eko ekainaren 1a baino lehen amaitu eta formalizatu beharko dute beren eraketa (2024ko uztailaren 16ko Aginduaren 16. oinarria).
– Integratzeko/bat egiteko/elkartzeko eragiketa notario bidez formalizatu ondoren, kooperatibak lau hilabete izango ditu zuzenean lotutako gastuak aurkezteko; nolanahi ere, justifikazio hori 2025eko urriaren 1a baino lehen aurkeztu beharko du (2024ko uztailaren 16ko Aginduaren 15.5 oinarria).
– Inbertsioak egiteko ezarritako epea amaituta, hiru hilabete izango dira inbertsioen azken aitorpena aurkezteko. Nolanahi ere, justifikazio hori 2025eko azaroaren 1a baino lehen aurkeztu beharko da (2024ko uztailaren 16ko Aginduaren 15.5 oinarria).
Era berean, eta 2024ko uztailaren 16ko Aginduaren 5. oinarrian xedatutakoaren arabera, inbertsioak gauzatzeko epea 2024ko urtarrilaren 1etik 2025eko urriaren 1era bitartekoa da.
Horrekin guztiarekin, diruz lagundu daitezkeen gastuek aurreko paragrafoetan adierazitako epeak bete beharko dituzte.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 21a.
Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordea,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.
RSS