Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2024ko abenduaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5688

469/2024 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Elena Martínez García andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko Zerbitzu Sanitarioko Buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentearen ekainaren 6ko 317/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Uribeko ESIko Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko Zerbitzu Sanitarioko Burua izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2024ko abuztuaren 29ko EHAA, 168. zk. eta 2024ko irailaren 4ko BOE, 214. zk.).

Epaimahaiak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Elena Martínez García andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko Zerbitzu Sanitarioko buru.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Elena Martínez García andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko Zerbitzu Sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat etorriz, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2024ko abenduaren 3a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du kargua, luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen denean izan ezik, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunari eta Arabako ESIari Ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Urduliz, 2024ko azaroaren 28a.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentea,

JESUS MANUEL SUAREZ ROMAY.


Azterketa dokumentala