
241. zk., 2024ko abenduaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
5685
AGINDUA, 2024ko azaroaren 29koa, Mugikortasun Jasangarriaren sailburuarena, Mugikortasun Jasangarriaren Sailean behin-behineko langile bat izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1 a) eta 30.3 artikuluetan eta aplikagarriak diren gainerako arauetan ezarritako ahalmenak baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak emandako txostenarekin bat etorriz eta aurrekontu-kreditua badagoenez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– María Nélida Santos Díaz andrea Mugikortasun Jasangarriaren Saileko Koordinazioko aholkulari izendatzea (5279 kode eta 1. dotazioa), sailburuorde mailarekin.
Bigarrena.– Interesduna aholkularitza-zereginetan arituko da Mugikortasun Jasangarriaren sailburuarentzat.
Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goi-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta 5.1 artikuluetan jasotako aurreikuspenen bat edo guztiak aplika dakizkion.
Laugarrena.– Izendapen honek 2024ko azaroaren 29tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Era berean, Agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da aholkulariak betetzen duen konfiantza- edo aholkularitza-funtzioaren hartzailea den agintariak kargua uzten duenean, lehenago edozein momentutan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.
Bosgarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, horrenbestez, aginduaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean; bi kasuetan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 29a.
Mugikortasun Jasangarriaren sailburua,
SUSANA GARCÍA CHUECA.
RSS