
241. zk., 2024ko abenduaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
5684
AGINDUA, 2024ko azaroaren 29koa, Mugikortasun Jasangarriaren sailburuarena, Mugikortasun Jasangarriaren Saileko behin-behineko langileek kargutik kentzea xedatzen duena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, kargu-uzte hau formalizatzen dut:
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Laura Arpon Sadaba andrea Mugikortasun Jasangarriaren Saileko Koordinazioko aholkularia kargutik kentzea (5279 kode, 1. dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzteak 2024ko azaroaren 29an izango du eragina.
Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, horrenbestez, aginduaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bestela, administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean; bi kasuetan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 29a.
Mugikortasun Jasangarriaren sailburua,
SUSANA GARCÍA CHUECA.
RSS