Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2024ko abenduaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
5683

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 26koa, Arreta Soziosanitarioko zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baita osasun-arloan lurralde-koordinazio soziosanitarioko eginkizunak bere gain hartuko dituen pertsona Bizkaiko Lurralde Historikoan.

Bat etorriz Osasun Sailaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuan xedatutakoarekin (dekretu hori Euskadiko gobernantza soziosanitarioari buruzkoa da, eta gobernantza soziosanitarioaren definizioa eta lurralde-artikulazioa ezartzen ditu eta, bereziki, gobernantza soziosanitarioaren antolaketa funtzionala ezartzen du, kontsulta- eta partaidetza-organoetan eta koordinazio soziosanitarioko figuretan oinarrituta; 2022ko abenduaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 243. zk.), eta

Ikusirik abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuaren 2. sekzioa, lurralde-eremuaren eta kudeaketaren araberako koordinazioari dagokionez, eta, bereziki, 42.4 artikulua, zeinaren arabera, Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzak izendatuko baititu osasun-arloan lurralde-koordinazio soziosanitarioko eginkizunak beren gain hartuko dituzten pertsonak,

2023ko martxoaren 9an onartu zen Arreta Soziosanitarioko zuzendariaren Ebazpena, zeinaren bidez izendatzen baitira osasun-arloan lurralde-koordinazio soziosanitarioko eginkizunak bere gain hartuko dituzten pertsonak Bizkaiko Lurralde Historikoan. Ebazpen horretan jasotzen dira Lurralde Historiko bakoitzerako lurralde-koordinatzaileen izendapenak.

Gaur egun, Bizkaiko Lurralde Historikorako osasun-arloan lurralde-koordinatzaile denak bere kargua utzi du, lanpostuz aldatu baita, eta, beraz, berau ordezkatu beharra dago.

Adierazitakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ramón Herrería, Santa Marina Ospitaleko zuzendari medikoa (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua) Bizkaiko Lurralde Historikorako osasun- arloko lurralde-koordinatzaile eginkizunetatik kentzea.

Bigarrena.– Pilar Sorando Fernández, Santa Marina Ospitaleko zuzendari medikoa (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua) izendatzea Bizkaiko Lurralde Historikorako osasun- arloko lurralde-koordinatzaile.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 26a.

Arreta Soziosanitarioko zuzendaria,

MARIA DEL CARMEN ÁLVAREZ ZUBIZARRETA.


Azterketa dokumentala