
240. zk., 2024ko abenduaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (113 KB - 1 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URDULIZKO UDALA
5682
IRAGARKIA, «Urdulizko udalerriko zarataren eta zonakatze akustikoaren maparen» behin betiko onarpenari buruzkoa.
Alkatetzaren 2024ko azaroaren 25eko 1185/2024 Dekretuaren bidez, hau xedatu zen:
Lehenengoa.– Behin betiko onartzea Urdulizko udalerriko zarataren eta zonakatze akustikoaren mapa.
Bigarrena.– Dokumentazioa formatu digitalean bidaltzea, analisiari buruzko agiriak eta gaiari lotutako dokumentazio grafikoa barne, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Urduliz, 2024ko azaroaren 26a.
Alkatea,
ITZIAR IRATZAGORRIA ITURRIAGA.
RSS