
240. zk., 2024ko abenduaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5681
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 364/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4. Epaitegian, Ana Jiménez Jiménezek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du –zehazki, 364/2024 prozedura laburtuko izapideen bidez bideratzen ari da–, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren isiltasun ezeslearen kontra; isiltasun horrek ondorengo honen aurka epe eta modu egokian jarritako Gora Jotzeko Errekurtsoa ezesten zuen: 657/2024 Ebazpena, martxoaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren Erizaina kategorian, txanda ireki bidez, estatutupeko lotura finkoa lortu duten esleipendunen izendapena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 29a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
MAITEDER MIELGO RUBIO.
RSS