Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2024ko abenduaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
5675

IRAGARKIA, 2024ko azaroaren 25ekoa, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espediente bati buruzko bertaratze-errekerimendua jakinaraztekoa.

Aipatutako errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, honen bidez, interesdunari jakinarazten zaio, espedientea izapidetzen jarraitu ahal izateko eskatzen den bertaratzea egin beharko duela 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Bizkaiko Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan. Halaber, interesdunari jakinarazten zaio epe hori igaro eta gero ez badu eskatu zaion bertaratzea egin, eskaerari uko egin diola ulertuko dela.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 25a.

Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordea,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala