
240. zk., 2024ko abenduaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
5669
IRAGARKIA, 01 SE K 2024-27 prozeduran ezarritako lehen hertsapen-isunaren ordainketa-gutuna jakinarazteari buruzkoa.
Ezinezkoa izan da ordainketa-gutun hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian.
Eranskinean zehazten den interesdunak hamar egun balioduneko epea du ordainketa-gutuna eskuratzeko, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik; Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzan eskura dezake (Samaniego 2, 01008 PK, Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da iragarkia, banakako jakinarazpenaren balioa izango baitu harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 25a.
Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaria,
JOSÉ MIGUEL MUÑOZ SAN MARTÍN.
RSS