
240. zk., 2024ko abenduaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (141 KB - 4 orri.)
- EPUB (170 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
5666
EBAZPENA, 2024ko azaroaren 22koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, EAEko elkarte edo fundazioek memoria demokratikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko 2024ko dirulaguntzen deialdia ebazten duena.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren 2024ko abuztuaren 2ko Ebazpenaren bidez, EAEko elkarte edo fundazioek memoria historikoa berreskuratzeko garatzen dituzten proiektuak diruz laguntzeko deialdia egin zen 2024rako.
Ebazpen horren 13. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak dirulaguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatutako erakundeek aurkeztutako eskabideetan atzera egitea onartzea, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatutako erakundeek aurkeztutako eskabideak ez onartzea, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko laguntzak III. eranskinean zerrendatzen diren erakundeei esleitzea, aipatutako eranskinean zehazten diren zenbatekoen arabera. Laguntza horiek minimis izaera dute, eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2831/2023 (EE) Erregelamenduari lotuta daude (2023-12-15eko EBAO, L 2831. zk.).
Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.
Bilbao, 2024ko azaroaren 22a.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,
ALBERTO ALONSO MARTIN.
RSS