
240. zk., 2024ko abenduaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 3 orri.)
- EPUB (125 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
5665
EBAZPENA, 2024ko azaroaren 22koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, memoria demokratikoa berreskuratzeko liburuak argitaratzeko eta dokumentalak egiteko dirulaguntzen 2024ko deialdia ebazten duena.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren 2024ko abuztuaren 1eko Ebazpenaren bidez (abuztuaren 12ko EHAA, 156. zk.,), 2024. urterako dirulaguntzen deialdia egin da memoria demokratikoa berreskuratzeari buruzko liburuak argitaratzeko eta dokumentalak egiteko.
Ebazpen horren 13. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak dirulaguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatutako erakundeek aurkeztutako eskabideak ez onartzea, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatzen diren erakundeei esleitzea laguntzak, eranskin horretan zehazten diren zenbatekoen arabera. Laguntza horiek minimis izaera dute, eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EE) Erregelamenduari lotuta daude (2023-12-15eko EBAO, L 2831. zk.).
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.
Bilbao, 2024ko azaroaren 22a.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,
ALBERTO ALONSO MARTIN.
RSS