Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2024ko abenduaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5664

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 14koa, Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordearena, zeinaren bidez ematen eta ukatzen baitira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko apirilaren 16ko Aginduaren bidez deitutako laguntzak. Agindu horren bidez, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko laguntzak emateko 2024. urteko deialdia onartu zen (Lehiatu Inbertsioa Programa).

2024ko maiatzaren 3an, arau erregulatzaile hau argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (86. zk.): Agindua, 2024ko apirilaren 16koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko laguntzak emateko 2024. urteko deialdiaren oinarriak (Lehiatu Inbertsioa programa).

Balorazio Batzordeak, 2024ko urriaren 16an, aurkeztutako eskabideak ebaluatzeko txostena egin zuen, eta txosten hori Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari helarazi zion, behin betiko ebazpen-proposamena egin zezan.

2024ko azaroaren 13an, dirulaguntza emateko behin betiko ebazpen-proposamena eman zen, eta erakunde honi helarazi zaio, laguntza-deialdi hau ebazteko.

Arau horrek ezartzen duenez, laguntzak Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordearen ebazpen baten bidez eman edo ukatuko dira, Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak egindako ebazpen-proposamenean oinarrituta.

Behin betiko ebazpen-proposamena ikusita, ebazpen hau eman da:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean agertzen diren pertsona edo erakundeei xede horretarako laguntzak ematea eranskin horretan adierazitako zenbatekoetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura.

Eranskin horri dagokion eta EAEko funtsei dagokien guztizko zenbatekoa 7.672.743,02 eurokoa da.

Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren pertsona edo erakundeei xede horretarako laguntzak ematea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoetan, LGENF Europako funtsaren kargura.

Eranskin horretan LGENF funtsei dagokien guztizko zenbatekoa 3.267.422,29 eurokoa da.

Hirugarrena.– III. eranskinean agertzen diren pertsona edo erakundeei xede horretarako laguntzak ematea, IV. kapituluan adierazitako zenbatekoetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren eta FEMPA Erkidegoko Funtsaren artean banatzea.

Eranskin horri dagokion eta EAEko funtsei dagokien guztizko zenbatekoa 105.797,54 eurokoa da.

Eranskin horri dagokion eta FEMPA funtsei dagokien guztizko zenbatekoa 246.860,97 eurokoa da.

Laugarrena.– IV. eranskinean ageri diren pertsona edo erakundeei eskatutako laguntzak ukatzea, eranskinean bertan adierazitako arrazoiengatik.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari. Aurkezteko epea: hilabete, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 14a.

Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordea,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala