Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2024ko abenduaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5663

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 14koa, Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetan, lankidetzaren bidez, berrikuntzarako laguntzak baloratzeko Batzordeko kideak (Lankidetza 2024 Programa).

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko irailaren 17ko Aginduaren 12. oinarriaren 2. paragrafoa ikusita, zeinaren bidez onartzen baitira, 2024ko ekitaldian, PEPAC 2023-2027ren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien eta egurraren balio-kateetan, lankidetzaren bidez, berrikuntzarako laguntzak emateko deialdiaren oinarriak (Lankidetza 2024 programa), honako hau ezartzen da: «eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, kide anitzeko organo bat eratuko da, Balorazio Batzordea izenekoa, eta hiru pertsonaz osatuta egongo da. Horietako bat nekazaritza, arrantza eta elikagaigintzako politikan eskumena duen sailburuordetzako ikerketa-programen arduraduna izango da, eta batzordeburu izango da. Beste bokalak, berriz, bi pertsonak egingo dituzte. Batzordeko idazkaria nekazaritzako, arrantzako eta elikadura-politikako eskumena duen sailburuordetzaren zerbitzuko pertsona bat izango da».

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen ekainaren 23ko 18/2024 Dekretua ikusi da, non Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila kentzea eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila sortzea ezartzen baita. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Elikagai, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko irailaren 17ko Aginduaren bidez deitutako laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen Balorazio Batzordeko kide izendatzea (2023-2027ko PEPACen esparruan, 2024ko ekitaldirako, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien eta egurraren balio-kateen bidez (Lankidetza 2024 programa) berrikuntzarako laguntzen deialdiaren oinarriak iragartzen ditu agindu horrek). Egindako ebaluazioa zehazten duen txostena egingo du batzordeak, eta behin-behineko ebazpen-proposamenean oinarrituko da:

Batzordeburua:

M.ª Luisa Fraile Correa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Ikerketa Programen arduraduna (titularra).

Elisa Torre-Enciso Enciso, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna (ordezkoa).

Batzordekideak:

Roberto Aramburu Bueno, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako berrikuntza- teknikaria, idazkari gisa (titularra).

Idoia Sasigain Saenz de Buruaga, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).

Iñaki Rekalde Larizgoitia, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (titularra).

Xabier Andrés Uriarte, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, ebazpen honen bidez organo horren osaera ezartzen da, eta hura argitaratzeko agintzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 14a.

Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordea,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.


Azterketa dokumentala