Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2024ko abenduaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5662

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 29koa, Merkataritzako zuzendariarena, merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-programaren (MEC) esparruan, 2024ko deialdiari dagokion aurrekontu-kreditua agortu dela jakinarazteko dena.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2024ko apirilaren 16ko Aginduaren bidez, merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-programaren (MEC) 2024ko ekitaldiko deialdiaren oinarri arautzaileak argitaratu ziren.

Deialdi horren 17. oinarriak xedatzen duenez, dirulaguntzen eskabideak erregistro elektronikoaren data eta ordua erreferentziatzat hartuta aztertuko dira, deialdirako kreditu erabilgarriaren mugaraino. Oinarri horrek ezartzen du, halaber, 2. oinarrian ezarritako aurrekontu-zuzkidura agortuz gero, gelditu egingo dela laguntza berriak ematea, eta ezetsi egingo direla ebazteke dauden eskabideak. Hori dela eta, organo ebazleak kreditua agortu dela jakinaraziko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez.

Aginduaren 2. oinarrian deialdi honi esleitutako kredituaren zenbateko osoa jakinarazten da.

Azaldutakoagatik, eta 2024ko deialdiari dagokion aurrekontu-kreditua agortu denez, merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-programaren esparruan (MEC), hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea 2024ko azaroaren 29an agortu dela Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2024ko apirilaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzak emateko 2024ko ekitaldirako gaitutako ordainketa-kreditua. Agindu horren bidez, merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-programaren (MEC) 2024ko ekitaldiko deialdiaren oinarri arautzaileak argitaratu ziren.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 29a.

Merkataritzako zuzendaria,

IZASKUN GÓMEZ CERMEÑO.


Azterketa dokumentala