
240. zk., 2024ko abenduaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (175 KB - 5 orri.)
- EPUB (156 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5659
101/2024 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Tuvisa – Transportes Urbanos de Vitoria SA sozietatearekin sinatutako hitzarmenaren luzapena, Vitoria-Gasteizko udalerrian garraio-datu aurreratuak sortzeko, Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatu den hitzarmenaren luzapena sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Tuvisa – Transportes Urbanos de Vitoria SA sozietatearekin sinatutako hitzarmenaren luzapena, Vitoria-Gasteizko udalerrian garraio-datu aurreratuak sortzeko, Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Hitzarmen luzapen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 28a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN AZAROAREN 28KO 101/2024 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK ETA TUVISA -TRANSPORTES URBANOS DE VITORIA SA-SOZIETATEAK VITORIA-GASTEIZEN GARRAIO AURRERATUARI BURUZKO DATUAK SORTZEKO SINATUTAKO HITZARMENA LUZATZEA, EUROPAR BATASUNAREN NEXT GENERATION EU FUNTSAK FINANTZATUTAKO BERRESKURAPEN, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 12a.
BILDU DIRA:
Alde batetik, Susana Garcia Chueca, Mugikortasun Iraunkorreko sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa. Hitzarmenaren luzapen hau sinatzeko baimena eman zaio, Gobernu Kontseiluaren 2024ko urriaren 29ko Erabakiaren bidez.
Eta bestetik, Iñaki Gurtubai Artetxe jauna, Tuvisa – Transportes Urbanos de Vitoria SA– sozietatearen presidentea, haren ordezkari gisa.
Esku hartzen duten guztiek Hitzarmenaren luzapen hau sinatzeko legezko gaitasuna aitortzen diote elkarri, eta, horretarako, honako hau
ADIERAZTEN DUTE:
I.– Hitzarmen hau Europar Batasuneko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatzen du. Mekanismo hori Kontseiluaren 2020ko abenduaren 14ko 2020/2094 (EB) Erregelamenduaren bidez ezarri zen (COVID-19aren krisiaren ondoren susperraldia babesteko Europar Batasunaren Suspertze Tresna ezartzen duena), eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamenduaren bidez arautu zen (Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena).
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamenduaren arabera (zeinaren bidez Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen baita), Ministro Kontseiluak, 2021eko apirilaren 27an egindako bilkuran, Espainiako Berreskurapen, Eraldatze eta Erresilientzia Plana (BEEP) onartu zuen, zeina funtsezko tresna baita Next Generation-EU berreskuratze-funts europarrak garatzeko.
Hitzarmen honi Garraioen Konferentzia Nazionalaren 2021eko azaroaren 5eko Erabakia aplikatu behar zaio, Berreskurapen, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 1. osagaiaren («Mugikortasun iraunkor, seguru eta konektatuko txoke-plana hiri- eta metropoli-inguruneetan») eta 6. osagaiaren («Mugikortasun jasangarri, seguru eta konektatua») esparruan inbertsio-jarduketak finantzatzeko aurrekontu-kredituen lurralde-banaketarako irizpideei buruzkoa.
BEEPak zeharkako lau ardatz ditu: trantsizio ekologikoa, eraldaketa digitala, gizarte- eta lurralde-kohesioa eta genero-berdintasuna. «Eraldaketa digitala» II. zeharkako ardatzari dagokionez, besteak beste, «Azpiegitura eta ekosistema erresilienteak» palanka-politikan proiektatzen da. Politika horretan, osagaien zerrenda bat dago; zehazki, 6. osagaia, «Mugikortasun jasangarria, segurua eta konektatua».
Osagai horren barruan, hitzarmen honen xedea C6 inbertsio-lerroa, 4. inbertsioa garatzea da: Garraio jasangarri eta Digitalari Laguntzeko Programa – AE – Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko jarduerak.
(Ikus .PDF)
Mugarriak
(Ikus .PDF)
Egiaztatzeko mekanismoak
(Ikus .PDF)
Lokalizatzailea: C06.I04.P02.S03.SI02 Garraio aurreratuaren datuak sortzea Gasteizko udalerrian.
Gutxieneko helburu kuantitatibo banakatuak, Garraioen Konferentzia Nazionalaren 2021eko azaroaren 5eko Akordioaren arabera:
(Ikus .PDF)
Etiketa berdearen eta etiketatze digitalaren arloan hartutako betebeharrak eta horiek kontrolatzeko ezarritako mekanismoak betetzen direla ziurtatu beharko da.
«Kalte esanguratsurik ez eragiteko» printzipioa (DNSH) aplikatzea.
«Kalte esanguratsurik ez eragiteko» printzipioa aplikatzeari buruzko gida teknikoa betetzen dela ziurtatu beharko da, Arriskuen Mundu Estrategiari buruzko Erregelamenduaren (2021/C 58/01) eta Batasuneko eta estatuko gainerako ingurumen-araudiaren arabera.
Horretarako, hitzarmena betearazteak ez dio ingurumenari kalte esanguratsurik eragingo, ez zuzenean, ez zeharka, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluaren arabera. Erregelamendu hori inbertsio jasangarriak errazteko esparru bat ezartzeari buruzkoa da, eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatzen du.
Hitzarmen honen xede den jarduketak, zeina aurreikusita baitago Garraioen Konferentzia Nazionalaren 2021eko azaroaren 5eko Akordioaren III. eranskinean (erabaki horren bidez ezartzen dira 2021eko eta 2022ko ekitaldietako aurrekontu-kredituen lurralde-banaketarako irizpideak, bai eta 2021eko ekitaldiari dagozkionak ere, inbertsio-jarduketak finantzatzeko Berreskurapen, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 1. osagaiaren («Mugikortasun jasangarri, seguru eta konektatuko txoke-plana hiri- eta metropoli-inguruneetan») eta 6. osagaiaren («Mugikortasun jasangarri, seguru eta konektatua») esparruan, betetzen ditu etiketa berde eta digitalaren arloan hartutako gutxieneko betebeharrak eta haiek kontrolatzeko ezarritako mekanismoak. Zehazki, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamenduaren VII. eranskineko 010 esku-hartze kodea du esleituta, % 0ko klima-ekarpeneko koefizientearekin eta % 100eko ekarpen digitaleko koefizientearekin.
Honela zehazten dira DNSHk osagai eta inbertsio horretarako ezartzen dituen baldintza espezifikoak: ezarritako tresna elektriko eta elektronikoen produktuak konpontzeko, eguneratzeko eta berrerabiltzeko aukerak irauteko neurriak hartuko dira. Neurri egokiak hartuko dira 2009/125/EE Zuzentarauaren esparruan ezarritako TEEHak berrerabiltzea eta tratatzea errazten duten diseinu ekologikoko baldintzak aplikatzeko, haien balio-bizitza amaitu arte, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko 2012/19/EB Zuzentarauak (TEEH) ezartzen dituen jarraibideak aplikatuz.
II.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Tuvisa sozietateak hitzarmen bat sinatu zuten 2022ko abenduaren 14an, Vitoria-Gasteizen garraio-datu aurreratuak sortzeko, 2022ko abenduaren 14tik 2024ko abenduaren 14ra arteko indarraldiarekin.
III.– Hitzarmenaren hamargarren klausularen arabera, hitzarmenaren sinatzaileek aho batez adostu ahal izango dute hura luzatzea, gehienez ere beste bi urtez, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legean aurreikusitako gehieneko iraupena gainditu gabe.
IV.– Bi alderdiek beharrezkotzat jotzen dute Gasteizko udalerrian garraio-datu aurreratuak sortzeko lankidetzari eustea.
Horiek horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Tuvisa sozietateak
Inplikatutako alderdi guztiek lortu nahi diren helburuak lortzeko interes komunak dituztela kontuan hartuta, sinatzaileek hitzarmenaren luzapen hau sinatzea erabaki dute, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 47. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitakoaren babesean, honako klausula hauen arabera:
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Hitzarmenaren luzapena.
Bi urtez luzatzen da, 2026ko abenduaren 14ra arte, Vitoria-Gasteizen garraio-datu aurreratuak sortzeko 2022ko abenduaren 14an sinatutako hitzarmena.
Europar Batasunak – Next Generation EU – finantzatutako Berreskurapen, Eraldatze eta Erresilientzia Planean (BEEP) ezarritako betebeharrak betetzeko, lan guztiak amaitzeko azken eguna 2026ko ekainaren 30a izango da (101. mugarria).
Hitzarmenaren luzapenaren indarraldiaren eta lanen amaieraren arteko denbora-indargabetzea arrazoizko epe bat aurreikusteko beharraren ondorio da, aurkeztutako justifikazio-dokumentazioa egiaztatzeko eta BEEParen esparruan ezarritako betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko.
Eta ezarritakoarekin bat datozela frogatzeko, bertaratuek bi aletan sinatzen dute, adierazitako tokian eta egunean.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Mugikortasun Jasangarrirako sailburua,
SUSANA GARCÍA CHUECA.
TUVISA – Transportes Urbanos de Vitoria S.A-sozietatearen presidentea,
IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.
RSS