
240. zk., 2024ko abenduaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (155 KB - 3 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
5658
EBAZPENA, 2024ko azaroaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioen eta Inklusioaren zuzendariarena, zeinen bidez argitaratzen baita «Lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integralak» finantzatzeko laguntzen 2024 ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 26.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioen eta Inklusioaren zuzendariaren ebazpenaren bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi horren babesean eman diren laguntzen erakunde onuradunen zerrenda, jasoko dituzten zenbatekoak eta finantzatutako jarduera adierazita.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea «Lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integralak» finantzatzeko laguntzen 2024 ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak 2024ko uztailaren 9ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartua (2024ko uztailaren 18ko EHAA, 141. zk.), erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.
Bigarrena.– Berariaz jasotzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa, FS Plus del País Vasco 2021-2027 Programaren esparruan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 25a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioen eta Inklusioaren zuzendaria,
SARA BUESA RODRÍGUEZ.
RSS