
239. zk., 2024ko abenduaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (117 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
5657
IRAGARKIA, zeinaren bidez bertaratuta jakinarazten baita Uraren Euskal Agentziaren jabari publiko hidraulikoko ondasunen erabilera-kanonaren eta isurketak kontrolatzeko kanonaren kobrantza.
Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 112. artikuluan xedatutakoa betez, erantsitako zerrendan zehazten diren administrazio-egintzen jakinarazpenak egiten saiatu da baina, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiak direla medio, ezinezkoa izan da interesdunei horien berri ematea.
Ezinezkoa izan da egintza hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan.
Hori dela eta, interesdunei edo horien legezko ordezkariei (behar bezala egiaztatuta egon beharko dutenei) dei egiten zaie 15 egun naturaletan ager daitezen jakinarazpena egiteko, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Uraren Euskal Agentzian agertu beharko dira (Gamarrako Atea 1a, El Boulevard eraikina, 11. solairua), asteazkenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara.
Epea amaitu denean agertu ez badira, erantsitako zerrendan zehazten den espedienteari dagokion administrazio-egintzaren jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztietarako, agertzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 18a.
Zuzendari nagusia,
ASIER LÓPEZ ETXEBARRIA.
RSS