
239. zk., 2024ko abenduaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (121 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
5656
IRAGARKIA, 2024ko azaroaren 26koa, Industria Administrazioko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen den, lehia posible baten ondorioetarako, Urnieta, Lasarte-Oria eta Andoaingo udal-mugarteetan Buruntzako parke eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.
115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), Buruntzako parke eolikorako aurkeztutako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:
– Eskatzailea: Mendiko Haizie S.L.
– Tartean dauden udal-mugarteak: Urnieta, Lasarte-Oria eta Andoain (Gipuzkoa).
– Haize-sorgailuen kopurua: 3.
– Instalatutako potentzia gordina: 15 MW.
– Ukitutako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:
(Ikus .PDF)
Hori guztia argitaratzen da, eta hogei eguneko epea ematen da, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek aipatutako dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren araberako lehia-eskabidea aurkeztu dezaten Industria Administrazioko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan edo izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez.
Donostia / San Sebastian, 2024ko azaroaren 26a.
Industria Administrazioko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
AGUSTÍN AROSTEGI ARTETXE.
RSS