Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2024ko abenduaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5649

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 26koa, Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiarena, «Zumaiako kotxetegi berrien komunikazio-proiektua» onartzen duena.

Proiektuaren xedea Zumaiako kotxetegi berrien komunikazio-instalazioak ezartzeko horniduren eta lanen baldintza teknikoak deskribatzea eta finkatzea da, Zumaian tren-biltegi bat Eraikitzeko Proiektua erreferentziatzat hartuta.

Zumaiako kotxetegi berrien operazioa Euskotrenek egingo du, baina ETSk gela teknikoak izango ditu energia- eta seinaleztapen-ekipamendua bertan edukitzeko. Horregatik, proiektu honen xede diren komunikazio-instalazioak bereizi egin dira: batetik, ETSren komunikazio-sistemetan integratuko direnak, eta, bestetik, Euskotrenen sistemetan operatu, mantendu eta integratuko direnak.

Egikaritze Materialaren Aurrekontua berrehun eta hamasei mila eta laurogeita hemezortzi euro eta hirurogeita bat zentimokoa (216.098,61) da.

Kontrata bidezko Egikaritze Aurrekontua, % 6ko Mozkin Industriala eta % 13ko Gastu Orokorrak gehituta, 257.157,35 eurokoa da.

«Zumaiako kotxetegi berrien komunikazio-proiektuaren» obren lizitaziorako oinarrizko aurrekontua, dagokion % 21eko BEZa gehitu ondoren, hirurehun eta hamaika mila ehun eta hirurogei euro eta hogeita hemeretzi zentimokoa (311.160,39) da.

Lanak egiteko aurreikusitako epea, guztira, zortzi (8) hilabetekoa izango da.

Euskal Trenbide Sarearen (ETS) zerbitzu teknikoek egiaztatu dute proiektuak bere xedeari erantzuten diola, Trenbide Sektorearen Erregelamenduaren 11. artikuluan (2387/2004 ED, abenduaren 30ekoa), Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren (1098/2001 ED, urriaren 12koa) 126-132. artikuluetan adierazitako dokumentuak barne hartzen dituela, eta kontrata bidez egikaritzeko behar diren beharrezko alderdiak jasotzen dituela. Horrenbestez, aldeko txostena egiten dute.

Organo horrek eskumena du Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren eskumenekoak diren trenbide-azpiegituren eraikuntza-proiektu jakin batzuk onartzeko, organo horrek eskuordetuta, Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2020ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez.

Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikazio orokorrekoak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

«Zumaiako kotxetegi berrien komunikazio-proiektua» onartzea. Proiektu horren helburua Zumaiako kotxetegi berrien komunikazio-instalazioak ezartzeko horniduren eta lanen baldintza teknikoak deskribatzea eta finkatzea da. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua, BEZa barne, hirurehun eta hamaika mila ehun eta hirurogeita hamar euro eta hogeita hemeretzi zentimo (311.160,39) izango da, eta obrak egikaritzeko aurreikusitako epea zortzi (8) hilabetekoa.

Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Idazkia organo honi edo Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari bidali beharko zaio.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, (2) hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hargatik eragotzi gabe aldez aurretik errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Jendaurrean jartzen da, guztiek horren berri izan dezaten.

Bilbao, 2024ko azaroaren 26a.

Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusia,

ANTONIO LÓPEZ PALENZUELA.


Azterketa dokumentala