
239. zk., 2024ko abenduaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (107 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
5646
EBAZPENA, 2024ko azaroaren 25ekoa, Osasuneko sailburuordearena, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuaren (ESI) Ikerketako Etika Batzordearen osaera aldatzen duena.
Barrualde-Galdakaoko ESIaren Ikerketako Etika Batzordearen osaera aldatzeko eskabidea jaso denez, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoaren Ikerketa Klinikoko Etika Batzordeen akreditazioak arautzen dituen Osasun sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduan xedatutakoarekin, eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urriaren 29ko 319/2024 Dekretuaren 8.2.d) artikuluak esleitutako egitekoak betez, hau:
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Batzordekideak aldatzea eta pertsona hauek batzorde horretako kideak direla baiestea:
Presidentea:
Iratxe González Mendibil, Medikuntzako doktorea.
Presidenteordea:
Teresa Moreno Calle, Medikuntzako lizentziaduna.
Idazkaria:
Amaia Santos Ibáñez, Farmaziako lizentziaduna.
Bokalak:
Maria Armendariz Cuñado, Farmaziako lizentziaduna.
Maria Nerea Ingunza Basterra, Erizaintzako diplomaduna.
Silvia Santos Cabrera, Biologiako doktorea, kide independentea.
Arturo Ortega Salazar, Zuzenbideko lizentziaduna. Kide legoa eta datuen babesean aditua.
Cristina Eguizabal Argaiz, Biokimikako doktorea, kide independentea.
Nuria Fernández Molina, Erizaintzako diplomaduna.
Maria Belén Pinedo Brochado, Historiako lizentziaduna, kide legoa.
Lucía Torío Álvarez, Farmaziako graduduna.
Yurij Viseda Torrellas, Farmaziako graduduna.
Rita Nogueiras Álvarez, Farmakologia Klinikoko mediku espezialista.
Oscar Luis Casado Verdugo, Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna.
Teresa Esteban Galbete, Zuzenbideko lizentziaduna. Bioetikako prestakuntza egiaztatua.
Bigarrena.– Berrestea Osasuneko sailburuordearen 2024ko ekainaren 13ko Ebazpenean ezarritakoarekin bat emandako akreditazioa; ebazpen hori 2024ko uztailaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (131. zk.).
Hirugarrena.– Batzordearen osaeran beste aldaketaren bat gertatuz gero, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Etika Batzordeak berriro ere batzordea aldatzeko eskatu beharko du, hilabeteko aurrerapenarekin.
Laugarrena.– Halaber, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Etika Batzordearen betekizun eta inguruabarretan aldaketaren bat izanez gero, Osasuneko sailburuordeari jakinarazi beharko zaio aldaketa gertatu eta hilabeteko epean, hala xedatuta baitago 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan.
Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, bat etorriz Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 25a.
Osasuneko sailburuordea,
ENRIQUE FERNANDO PEIRÓ CALLIZO.
RSS