
239. zk., 2024ko abenduaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 2 orri.)
- EPUB (138 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
5645
EBAZPENA, 2024ko azaroaren 18koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bitartez laguntzak ematen diren BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioak Call for transnational proposals 2023 – «Healthcare of the future» nazioarteko lehia-deialdian hautatutako euskal partaidetza duten I+G proiektuetarako, «European Partnership on Transforming Heatlh and Care System (THCS )» osasun-sistemak eraldatzeko Europako lankidetzaren esparruan, Europar Batasunak sustatu duena Horizonte Europa Esparru Programaren barruan (101095654 zenbakiko dirulaguntza akordioa).
2024ko irailaren 17ko Aginduaren bidez onetsi zuen Osasuneko sailburuak Call for transnational proposals 2023 – «Healthcare of the future» nazioarteko lehia-deialdian hautatutako euskal partaidetza duten I+G proiektuetarako laguntzen deialdia (2024ko urriaren 4ko EHAA, 194. zenbakia).
Ebazpen horren 9. artikuluan zehazten denez, Osasuneko sailburuordeak esleituko ditu laguntza horiek, EHAAn argitaratuko den ebazpen bidez, instrukzio-organoak (Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritza) egindako ebazpen-proposamena aztertu ondoren.
Aurkeztu diren eskakizunak ezagututa, instrukzio-organoaren proposamena aztertu ondoren eta harekin bat eginez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eranskinean adierazitako ikerketa proiektuak finantzatzea.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesdun diren eskatzaileek, oinarri arautzaileen 9.7 artikuluak bildutakoa betez.
Bilbao, 2024ko azaroaren 18a.
Osasuneko sailburuordea,
ENRIQUE FERNANDO PEIRÓ CALLIZO.
RSS