Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2024ko abenduaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5637

HUTS-ZUZENKETA, agindu honena: Agindua, 2024ko azaroaren 11koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten baita, irispide libreko sistema orokorraren bidez sartzeko Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira agindu honetako I. eranskinean: Agindua, 2024ko azaroaren 11koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten baita, irispide libreko sistema orokorraren bidez sartzeko Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan. Ebazpen hori 2024ko azaroaren 27an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (231. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2024/5431 (38/8) orrialdean, bederatzigarren oinarri orokorreko 9.5. apartatuan,

Hau dio:

«Ordaintzeko bi modu daude:

1.– Online ordainketa.

Ordaintzeko modu hori egunean 24 orduz egongo da erabilgarri, eta ezinbestekoa izango da banka elektronikoko bezero izatea hauetako entitateren batean: Kutxabank, Laboral Kutxa, Caixabank, Banco Santander, BBVA, Sabadell Guipuzcoano, Bankia, Bankoa, Rural Kutxa. Bizum bidez ere ordaindu ahal izango da, edo Visa edo Mastercard txartelen bidez.

2.– Offline ordainketa.

Ordainketa-gutuna inprimatuta dagoela, jarraian zehazten diren banku-entitateen edozein sukurtsaletara jo daiteke ordaintzeko. Halaber, barra-kodearen irakurgailua duten edo datuak eskuz atzeman ditzaketen kutxazain automatikoetan ere ordain daiteke tasa.

– Banco Santander.

– Bankia.

– Bankoa.

– BBVA.

– Caixabank.

– Kutxabank.

– Laboral Kutxa.

– Rural kutxa.

– Sabadell Guipuzcoano».

Baina hau esan behar du:

«Ordaintzeko bi modu daude:

1.– Online ordainketa.

Ordaintzeko modu hori egunean 24 orduz egongo da erabilgarri, eta ezinbestekoa izango da banka elektronikoko bezero izatea hauetako entitateren batean: Kutxabank, Laboral Kutxa, Caixabank, Banco Santander, BBVA, Sabadell Guipuzcoano, Abanca, Rural Kutxa. Bizum bidez ere ordaindu ahal izango da, edo Visa edo Mastercard txartelen bidez.

2.– Offline ordainketa.

Ordainketa-gutuna inprimatuta dagoela, jarraian zehazten diren banku-entitateen edozein sukurtsaletara jo daiteke ordaintzeko. Halaber, barra-kodearen irakurgailua duten edo datuak eskuz atzeman ditzaketen kutxazain automatikoetan ere ordain daiteke tasa.

– Abanca.

– Banco Santander.

– BBVA.

– Caixabank.

– Kutxabank.

– Laboral Kutxa.

– Rural kutxa.

– Sabadell Guipuzcoano».


Azterketa dokumentala