Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2024ko abenduaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5632

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 21ekoa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, batera argitaratzen dira 2024. urterako lehiaketa arrunterako adjudikazioak, Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 21eko 7/1985 Legearen (TAOL) bigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen oinarrizko araudia Konstituzioaren lehen xedapen gehigarriaren, Konstituzioaren 149.1.18 artikuluaren eta Euskal Herriaren Autonomia Estatutua onartzen duen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren arabera aplikatuko da, kontuan hartuta langile horientzat aurreikusitako ahalmen guztiak autonomiako araudiak ezartzen duenaren arabera bereganatuko direla, horien artean hautaketa ahalmena, beren lurralde eremuko lanpostu hutsak betetzeko enplegu publikoaren eskaintza onartzea, bertako lanpostu hutsak betetzeko prozesuen deialdi esklusiboa egitea bere lurralderako, hornitzeko prozesu horietan funtzionarioak izendatzeko ahalmena, lehen destinoaren esleipena eta administrazio egoerak.

Halaber, TAOLaren 92 bis artikuluaren seigarren apartatuaren arabera, 2018ko martxoaren 16an 128/2018 Errege Dekretua onartu zen, gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duena.

Hori dela eta, arau hauei jarraikiz: TAOLaren bigarren xedapen gehigarria; 128/2018 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria; eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen hamahirugarren xedapen iragankorra, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako Foru Aldundiek egin eta argitaratu zuten 2024. urteko lehiaketa arrunterako deialdia lurralde historiko bakoitzean toki-erakundeetan gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko (Arabako Foru Aldundiko Foru Gobernu Kontseiluaren 338/2024 Erabakia, ekainaren 4koa –ALHAO 66. zk., 2024ko ekainaren 12koa; Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuaren uztailaren 8ko 4827/2024 Foru Agindua –2024ko uztailaren 11ko BAO, 134. zk.–, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuaren uztailaren 11ko 4905/2024 Foru Aginduaren bidez zuzendua –2024ko uztailaren 12ko BAO, 135. zk.–; eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako Departamentuko foru-diputatuaren ekainaren 6ko 1103/2024 Foru Agindua –2024ko ekainaren 12ko GAO, 113. zk.–).

Aipatutako deialdiak hauen bidez ebatzi dira: Arabako Foru Aldundiko Foru Gobernu Kontseiluaren 620/2024 Erabakia, urriaren 29koa –2024ko azaroaren 8ko ALHAO, 127. zk.–; Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuaren urriaren 29ko 6574/2024 Foru Agindua –2024ko azaroaren 8ko BAO, 216. zk.–; eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza Departamentuko foru diputatuaren azaroaren 15eko 2273/2024 Foru Agindua –2024ko azaroaren 20ko GAO, 224. zk.–.

Hori guztia, eta kontuan hartuta aipatutako araudian ezarritakoa eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 11. artikuluak xedatutakoa, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Batera argitaratzea foru-aldundiek egindako 2024. urterako lehiaketa arrunterako deialdien behin betiko adjudikazioak, Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko. Ebazpen honen eranskinean daude jasota adjudikazio horiek.

Bigarren artikulua.– Destino berriez jabetzeko epea foru-aldundiek onartutako deialdietan ezarritakoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 21a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

LORETO OSA OCÓN.

ERANSKINA

Arabako Lurralde Historikoa:

3. mailako Idazkaritza.

Bastidako Udala:

Ana Isabel Fernández de Gobro Gómez. NAN: ***9972**

Bizkaiko Lurralde Historikoa:

3. mailako Idazkaritza.

Gordexolako Udala:

María del Mar Arranz Olmos. NAN: ***4267**

Gipuzkoako Lurralde Historikoa:

1. mailako Idazkaritza.

Zarauzko Udala:

Amaia Gorrotxategi Zubizarreta. NAN: ***8170**


Azterketa dokumentala