
238. zk., 2024ko abenduaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
5629
IRAGARKIA, 2024ko azaroaren 21ekoa, Industria Administrazioko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Irungo (Gipuzkoa) udalerriko «FF1 Bidasoa BESS» izeneko aurreproiektua.
Energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan (2020-04-24ko EHAA) eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan (2013-12-27ko BOE) aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da aldez aurreko administrazio-baimena eskatzen den instalazio elektrikoa:
Espedientea: 20-GE-Y-2024-00014.
– Eskatzailea: Ffnev Bess, S.L.
– Kokalekua: Irun (Gipuzkoa) udalerria.
– Aurrekontu osoa: 18.586.758,16 euro.
– Xedea: bateriak dituen energia biltegiratzeko sistema bat instalatzea, 30 kV-ko sareari konektatua.
– Instalazioaren ezaugarriak: proiektuan jasotakoak. Proiektua Manuel Gómez-Serranillos de la Cuesta industria-ingeniariak sinatu zuen, 2024ko azaroan, eta espedientean jasota dago.
– Eskaeraren xedea: aurretiazko administrazio-baimena.
Horren berri ematen da guztiek jakin dezaten, eta dokumentazioa aztertzeko aukera izan dezaten Industria Administrazioko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo 10, 1. solairua, Donostia / San Sebastián), dagokion udaletxean edo webgune honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/.
Egoki iritzitako alegazioak bi aletan aurkeztu beharko dira Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritza honetan, gehienez ere 20 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia / San Sebastián, 2024ko azaroaren 21a.
Industria Administrazioko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.
RSS