Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2024ko abenduaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
5626

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 27koa, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendariarena, zeinaren bidez Giza Eskubideen 2024ko «René Cassin» saria ematen baita.

Urriaren 16ko 427/2013 Dekretuaren bidez (2013ko urriaren 24ko EHAA), Giza Eskubideen «René Cassin» saria arautzen da.

Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasun zuzendariaren 2024ko urriaren 15eko Ebazpenaren bidez (2024ko urriaren 18ko EHAA, 204. zk.), Giza Eskubideen «René Cassin» sariaren deialdia egin zen.

Deialdiaren gaineko Ebazpenaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera osatutako epaimahaiak, eta urriaren 16ko 427/2013 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideei jarraituz, gaiari buruz eztabaidatu ondoren, epaitza arrazoitua eman eta ebazpen-proposamena egin zuen.

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Saria ematea.

Giza Eskubideen «René Cassin» saria ematea UNRWA – ACEUren Espainiako Komitearen Elkarteari, Palestinako milioika errefuxiaturen giza eskubideen babesean eta sustapenean funtsezko zeregina betetzeagatik, eta errefuxiatu palestinarrei funtsezko zerbitzuetarako sarbidea bermatzeagatik, hala nola hezkuntzarako, osasun-arretarako eta laguntza humanitariorako sarbidea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 27a.

Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendaria,

JAGOBA ALVAREZ EREÑO.


Azterketa dokumentala