
238. zk., 2024ko abenduaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
5625
AGINDUA, 2024ko azaroaren 28koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Karlos Ormazabal Urbizu jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izendatzen baita, Gipuzkoako Batzar Nagusiek aukeratuta.
Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak V. Tituluan arautzen du Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilua, bat etorriz Unibertsitate Sistemari buruzko 2/2003 Lege Organikoak, martxoaren 22koak, 47. artikuluan xedatzen duenarekin.
Arau horiek Gizarte Kontseiluarentzat aurreikusten duten osaeraren arabera, eta bereziki Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 71.2.b) artikuluak ezarritakoari jarraikiz, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Erakundeetarako, Gobernurako eta Araudirako Batzordeak, 2024ko urriaren 16ko bilkuran, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko bere kidea ordezteko erabakia hartu zuen.
Karlos Ormazabal Urbizu jaunak, bere agintaldian, Aitor Uriondo Usandizaga jauna ordeztuko du. Aitor Uriondo Usandizaga jauna Hezkuntzako sailburuaren 2024ko maiatzaren 31ko Aginduaren bidez izendatu zuten, eta agindu hori 2024ko ekainaren 28an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2024ko ekainaren 28ko EHAA, 127. zenbakia).
3/2004 Legearen 73.5 artikuluak xedatzen duenez, gizarte-interesak ordezkatzen dituzten kideen lekuak hutsik gelditzen badira, heriotzagatik, dimisioagatik, izendatu ondoren agertutako bateraezintasunagatik edo kargua behartuta uzteagatik gertatu denean beteko dira berriro, beste inoiz ere ez, eta hutsik geratu den pertsona aukeratu zuen organoari dagokio hura betetzea. Pertsona horien agintaldiaren iraupenari dagokionez, lanpostu hutsa eragin zuen pertsonari betetzeko geratzen zitzaion denbora izango da.
Otsaileko 25eko 3/2004 Legeak 73.2 artikuluan xedatzen duenaren arabera, gizarte-interesen ordezkariak unibertsitate-arloan eskumena duen sailburuaren agindu bidez izendatuko dira. Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Karlos Ormazabal Urbizu jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, Gipuzkoako Batzar Nagusiek aukeratuta, gizarte- interesen ordezkari gisa.
Bigarren artikulua.– Aitor Uriondo Usandizaga jauna, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kidea, bere kargutik kentzea (Gipuzkoako Batzar Nagusiek aukeratu zuten, gizarte-interesen ordezkari gisa).
AZKEN XEDAPENA
Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoak, bere 73.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera jarriko da indarrean. Halaber, agintaldiaren iraupena 2028ko ekainaren 27an amaituko da, Aitor Uriondo Usandizaga jaunaren izendapena amaitzen zen egunean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 28a.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,
JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.
RSS