Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2024ko abenduaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5619

1607/2024 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez José Miguel Martínez Llorente jauna izendatzen baita Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendari lanpostua betetzeko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 9ko 1399/2024 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendari lanpostua betetzeko (urriaren 23ko EHAA, 207. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, lanpostua bete nahi zuten izangaiek aurkeztutako dokumentazioa aztertu zen eta aurkeztutako merezimenduen arabera baldintza profesionalak betetzen duten edo ez baloratu da.

Aurkeztutako dokumentazioaren arabera, José Miguel Martínez Llorente jauna deialdiko lanposturako egokia da eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza du.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– José Miguel Martínez Llorente jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari.

Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko azaroaren 20tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala