Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2024ko abenduaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5618

1603/2024 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Lander Hijona Muruamendiaraz jauna kentzen baita Zuzendari Medikoaren kargutik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 1201/2022 Ebazpenaren bidez (EHAA 154 zk., 2022ko abuztuaren 11koa), Lander Hijona Mururamendiaraz jauna Arabako ESIko Zuzendari Medikoaren lanpostua betetzeko izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Lander Hijona Muruamendiaraz jauna kentzea Arabako ESIko Zuzendari Medikoaren kargutik, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko azaroaren 24ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari, Arabako ESIari eta Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala