
238. zk., 2024ko abenduaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
5598
400/2024 DEKRETUA, abenduaren 3koa, Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako ordezkaria kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, lehendakariak hala proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko abenduaren 3an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Rafael Manuel Kutz Garaizabal jauna Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako ordezkari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2024ko abenduaren 2tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko abenduaren 3an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
RSS