
238. zk., 2024ko abenduaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
5593
414/2024 DEKRETUA, abenduaren 3koa, Gizarte-komunikaziorako zuzendaria kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, lehendakariaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko abenduaren 3an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Aitziber Díez Zorrilla andrea Gizarte-komunikaziorako zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2024ko abenduaren 2tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko abenduaren 3an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
RSS