
237. zk., 2024ko abenduaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
SUTEARO ELKAR LAGUNTZA ERAKUNDEEN FEDERAZIOA BGAE-EPSV ASEGURU
5590
IRAGARKIA, xurgatze bidezko bategiteari buruzkoa. Sutearo Elkar Laguntza Erakundearen Federazioa BGAE-EPSV Aseguru Jarduerarik Gabeko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakunde Bereizgabeak («Sutearo» edo «Erakunde Xurgatzailea») aipatzen diren BGAE-en xurgatzearen ondoriozkoa.
Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Erregelamendua onartzen duen urriaren 27ko 203/2015 Dekretuaren 17.6 artikuluarekin bat etorriz, jakinarazten da Sutearoren batzar nagusiak, 2024ko azaroaren 23an, Xurgatutako Erakunde guztien batzar nagusiek horren alde hartutako eskuordetze- eta ahalordetze-erabakien arabera, Sutearoren estatutuak aldatzea, eta, aldi berean, Sutearok Xurgatutako Erakundeak xurgatuz bat egitea onartu duela, estatutuak aldatzeko eta, aldi berean, xurgapen bidez bat egiteko Sutearoren gobernu batzordeak 2024ko urriaren 26an egindako proiektuan ezarritako baldintzetan; xurgatutako erakundeak hauek direlarik: Abadiñoko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Ajangizko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Amorotoko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Angiozarko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Arratzuko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Arrietako Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Atxondoko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Aulestiko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Barinagako Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Berriatuko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Busturiko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Dimako Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Elorrioko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Erandioko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Errigoitiko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Mallabiko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Markina-Xemeingo Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Fruizko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Gabiriako Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Mendatako Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Munitibarko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Muruetako Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Etxanoko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Etxebarriako Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Mendexako Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Foruko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Ispasterko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Leioako Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Mendotzako Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Ezkio-Itsasoko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Muxikako Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Nabarnizko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Orozkoko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Otxandioko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Txorierriko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Urretxuko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Zeanuriko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea, Zeberioko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea eta Ziortza-Bolibarko Sutearo BGAEG Aseguru Jarduerarik Gabea («Xurgatutako Erakundeak»).
Estatutuak aldatzeak eta, aldi berean, xurgapen bidezko bat-egiteak berekin ekarriko du Xurgatutako Erakundeak likidaziorik gabe desegitea eta haien ondareak (bazkideak, onuradunak, eskubideak eta betebeharrak barne) Sutearora eskualdatzea. Azken horrek oinordetza unibertsalaren bidez eskuratuko du ondare hori, Xurgatutako Erakundeei dagokien eskubide eta betebehar guztietan subrogatuz eta Xurgatutako Erakundeak bat-egitearen ondorioz azkenduz.
Amorebieta-Etxano, 2024ko abenduaren 2a.
Sutearo Elkar Laguntza Erakundearen Federazioa BGAE-EPSV Aseguru Jarduerarik Gabeko Berondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakunde Bereizgabearen Gobernu Batzordearen lehendakaria,
KARMELO ALEGRIA ZELAIA.
RSS