Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2024ko abenduaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5575

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 28koa, Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren sailburuordearena, Euskadiko datu irekien berrerabilera onenetarako sariak ematen dituena.

Euskadiko datu irekien berrerabilera onenetarako sarien bosgarren edizioaren deialdia onartzen duen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2024ko uztailaren 16ko Aginduan ezarritakoaren arabera, eta epaimahaiak egindako proposamena aztertuta, zortzigarren oinarria aplikatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jarraian azaldu den proiektuari ematea Euskadiko datu irekiak berrerabiltzeko proiekturik onenaren saria, web-zerbitzuen kategoriarako; egiaztapen-diploma eta 8.000 euro gordin emango zaizkio. Hauxe da proiektua:

Eskatzailea: Igor Díaz de Guereñu de los Ríos.

Proiektuaren izena: «Bizidata: Gasteizko bizikleten erabilera bistaratzeko plataforma».

Balorazioa: 20 puntutik 12,674.

Bigarrena.– Jarraian azaldu den proiektuari ematea Euskadiko datu irekiak berrerabiltzeko proiekturik onenaren saria, kategoria orokorrerako; egiaztapen-diploma eta 8.000 euro gordin emango zaizkio. Hauxe da proiektua:

Eskatzailea: Beatriz Arenal Redondo.

Proiektuaren izena: «Garbiñe AI».

Balorazioa: 20 puntutik 13,187.

Hirugarrena.– Jarraian azaldu den proiektuari ematea Euskadiko datu irekiak berrerabiltzeko proiekturik onenaren bigarren saria, kategoria orokorrerako; egiaztapen-diploma eta 5.000 euro gordin emango zaizkio. Hauxe da proiektua:

Eskatzailea: Zaira Gil Ozaeta.

Proiektuaren izena: «Vitoria-Gasteiz Businessmap».

Balorazioa: 20 puntutik 12,951.

Laugarrena.– Eranskinean argitaratzea epaimahaiak proiektu bakoitzari buruz egindako balorazioak.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Sail bereko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Zazpigarrena.– Sarirako izendatutako pertsonek 3 egun balioduneko epea izango dute, saria emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera, berariaz adierazi ahal izateko sariari uko egiten diotela. Horrela eginez gero, ondoen baloratutako hurrengo proiektuak aurkeztu dituzten pertsonei emango zaie saria. Horretarako, inprimaki bat izango dute eskuragai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean.

Ez bazaio sariari uko egiten aurreko paragrafoan adierazitako moduan, saridunak onartu egiten duela ulertuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 28a.

Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,

AGUSTÍN ZUBILLAGA REGO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala