Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2024ko abenduaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5572

EBAZPENA, 2024 azaroaren 25ekoa, Kultura sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan teknologia berriak ezartzeko edota garatzeko dirulaguntzak.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko uztailaren 3ko Aginduaren bidez, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan teknologia berriak ezartzeko eta garatzeko dirulaguntzak emateko modua arautu zen (2024ko abuztuaren 22ko EHAA, 163. zk.).

Aipatutako 2024ko uztailaren 3ko Aginduaren 10. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpen-proposamena ikusita, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean azaltzen diren udal eta erakundeei adierazten diren diru-kopuruak ematea liburutegiko teknologiak berritzeko.

Bigarrena.– Liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko eta garatzeko dirulaguntza ukatzea Zumarragako Udalari, ez duelako betetzen 6. artikuluan agertzen den baldintza (Jarduera finantzagarriak eta diruz lagun daitezkeen gastuak). Artikulu horretan ezartzen da 100 eurotik gorako kostua duten elementuak finantzatuko direla.

Interesdunek ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak ezartzen dutenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 25a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala