
237. zk., 2024ko abenduaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (91 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
5563
AGINDUA, 2024ko azaroaren 25ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Segurtasun Saileko behin-behineko langileak kargutik kentzeko 2024ko azaroaren 7ko Agindua.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak agintzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta haiek zuzenduz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako hutsak aurkitu dira 2024ko azaroaren 7koa Aginduan (segurtasun publikoari aplikatutako teknologia berrien aholkularia kargutik kentzeko dena; 5282 kodea, 1 dotazioa). Agindua 2024ko azaroaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 223. zenbakian. Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
2024/5234 (1/1) orrialdean,
hau dio:
«Lanpostutik kentzeak 2024ko azaroaren 11tik aurrera izango ditu ondorioak.»
Baina hau esan behar du:
«Lanpostutik kentzeak 2024ko azaroaren 12tik aurrera izango ditu ondorioak.»
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 25a.
Segurtasuneko sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
RSS