
236. zk., 2024ko abenduaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5532
AGINDUA, 2024ko azaroaren 21ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan eta Sail honetan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duen Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2024ko urriaren 4ko Aginduan (urriaren 17ko EHAA, 203. zk.) ezarritakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Nora Aguirre García andrea Merkataritza Zuzendaritzaren goi-kargudunaren idazkari izendatzea (kodea: 520010-109; maila: 18.a).
2.– Izendapen honek 2024ko abenduaren 2an izango ditu ondorio guztiak.
3.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 21a.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.
RSS